Final Cut eta After Effects programak erabiltzen ikasteko saioak doan Donostian
Ikus-entzunezkoen postprodukzioan interesa baduzu, eta Final Cut Pro X zein After Effects CC 2014 programak erabiltzen ikasi nahi baduzu, Centa eskolak eta Eusko Jaurlaritzaren Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak emango dizuten aukera interesatuko zaizu. Izan ere, maiatzean eta ekainean doako ikastaroak eskainiko dituzte doan.