Ipar Afrika izango da Zinema eta Hiria ziklo berriaren protagonista

La Petite Vendeuse de Soleil (Djibril Diop Mambély, 1998) eta Les princes noirs de saint germain des prés (Ben Diogaye, 1975) film  labur senegaldarrek abiatuko dute gaur emanaldi sorta. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan egingo dituzte saioak, ohi bezala, hilabete bakoitzeko azken asteazkenetan.