Estreinaldiak: Abuztuak 30

Central Parkeko heroiak (Jérémie Degruson) Txikientzat | Animazioa | Ekintza | Zinema Euskaraz Don irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslaria da;  DJ Doggy Dog bigarren protagonista, aldiz, lagun bila dabilen pelutxe abandonatua. Central Parken egingo dute topo eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira. Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahalko da filma Euskal Herriko areto nagusietan. Programak aurten aurkeztuko duen zortzigarren filma da honakoa.