‘ROTER HIMMEL’: Suak gorriz margotutako zeru tragikoa
Zuzendaria: Christian Petzold Urtea: 2023 Herrialdea: Alemania Bada zinemagile europarren belaunaldi bat -XXI. mende hasieraren bueltan bere ibilbidea hasi zuena- zinema politikoa baino zinema modu politikoan egiten duena. 60ko hamarkadako olatu berrien oinordetza jaso, eta ikusi-entzunezko formei lehentasuna emanez emozioz betetako istorioak kontatzen dituzten erresistenteak. Ez dira asko hitzak alboratu eta materia filmikoaren indarrean sinesten duten sortzaileak. François Ozon, Alice Rohrwacher, Oskar Alegria, Louis Patiño…