Ekialdeko Alemania zeneko filmak eskainiko dituzte urrian Nafarroako Filmategian
Berlingo Murrua erautsi zutenetik 25 urte bete diren honetan, Alemaniako Errepublika Demokratikoan ekoitzitako lau film eskainiko ditu Nafarroako Filmategiak urrian. Helburu propagandistikoa zuten lanak albo batera utzita, garaiko bizimodua irudikatzen dutenak proiektatuko dituzte. Alemaniako Errepublika Demokratikoaren zinemaren historian berebiziko garrantzia duten lau lan barneratuko ditu AEDko zinema izeneko zikloak. Lehen emanaldia ostiral honetan izango da, 20:00etan: Die Mörder sind unter uns (Wolfgang Staudte, 1946). Berlin