RTVE-Beste Begirada eta Espainiako Lankidetza sarietarako hautagaiak, 72SSIFF-en
Emakumeen errealitateak lantzen dituen film luze onena, eta giza garapenerako, pobrezia desagerrarazteko eta giza eskubideak bermatzeko ekarpen handiena egiten duena aitortuko dituzte, aurten ere, RTVEk eta AECIDek. Irabazleen berri irailaren 28ko itxiera-galan emango dute epaimahaiek.