Kutsidazu 365. ‘NO COUNTRY FOR OLD MEN’

Zuzendaria: Joel Coen, Ethan Coen Urtea: 2007 Iraupena: 122 min. Herrialdea: AEB Generoa: Thrillerra, drama, roadmovie 1980an, Texasko mugan, Ibai Handitik gertu. Llewelyn Moss (Josh Brolin) antilope ehiztariak balaz jositako gizon batzuk, heroina kargamentu bat eta bi milioi dolar eskudirutan aurkituko ditu… Ibilgailuaren jabetza bereganatu eta handik ihes egitea iritziko du onena, erabaki horren eragina zein izan daitekeen neurtu gabe. Cormac McCarthy idazleak 2005an argitaratutako izen bereko

By |2024-03-01T13:21:24+02:001 martxoa, 2024|

‘PRISCILLA’: Neurrira egindako emaztearena

Zuzendaria: Sofia Coppola Urtea: 2023 Herrialdea: AEB Elvis Presleyren bizitza pantaila handira ekarri zuen duela pare bat urte Baz Luhrmannek (Elvis, 2022), eta bertan ezagutu zuten belaunaldi berrienek rock and rollak inoiz eman duen izen handienetakoaren goraldia zein gainbehera. Baina filmak bigarren maila batean alboratuta utzi zuen erabat bere emazte gaztearekin zuen hartu-emana, behar besteko interesik pizten ez zuelakoan edo. Hala gertatu izan da maiz

By |2024-02-21T14:20:19+02:0021 otsaila, 2024|

‘THE COLOR PURPLE’: Klasiko bat berrinterpretatzearena

Zuzendaria: Sam Blitz Bazawule Urtea: 2023 Herrialdea: AEB   XX. mendearen hasiera, sezesionismoak eragindako haustura eta zauri sakonetik ateratzen ari da AEBko hegoaldea. Giro nahasi horretan, emakume afroamerikar baten bizitza osoko borrokei buruzko coming-of-age film dramatiko-musikal estatubatuarra da THE COLOR PURPLE, Blitz Bazawulek zuzendua, izen bereko antzerki musikalean oinarritua eta, era berean, Alicia Walkerrek 1982an idatzitako izen bereko eleberrian errotua. Garaiko Spielberg zuzendaria eta Quincy

By |2024-02-14T14:16:35+02:0014 otsaila, 2024|

Kutsidazu 362. ‘THE COLOR PURPLE’

Zuzendaria: Steven Spielberg Urtea: 1985 Iraupena: 147 min. Herrialdea:  AEB Generoa: Drama | Arrazismoa | Esklabismoa Celie neska afroamerikar gaztearen bizitza, XX. mendearen hasieran. Celiek 14 urte ditu eta haurdun dago, bere aita denak bortxatu ondoren. Une horretatik abiatuta, protagonistak hogeita hamar urtez pilatuko dituen bizipenak -guztiak gertaera esklabistetan oinarriturikoak- jasoko ditu filmak. Alice Walkerrek 1983an aurkezturiko - Pulitzer Saria irabazi zuen- izen bereko eleberrian oinarrituta

By |2024-02-09T11:01:16+02:009 otsaila, 2024|

Kutsidazu 361. ‘MONSTER’

Zuzendaria: Patty Jenkins Urtea: 2003 Iraupena: 110 min. Herrialdea:  AEB Generoa: Drama | Prostituzioa | 80ko hamarkada Istorio erreal batean oinarrituriko filma. Aileen Wuornos (Charlize Theron) gehiegikeriaz betetako haurtzaro tragiko baten biktima da, berehala maiteminduko da Selbyrekin, taberna batean ezagutuko duen neska gaztearekin. Bere partetik, Selby Wall (Christina Ricci),  izebarekin bizi da, bere gurasoek "homosexualitatea sendatu arte" etxetik bidali eta gero. Bizitzeko arrazoi bat aurkituko dute

By |2024-02-02T13:06:41+02:002 otsaila, 2024|

Kutsidazu 360. ‘ACE IN THE HOLE’

Zuzendaria: Billy Wilder Urtea: 1951 Iraupena: 111 min. Herrialdea:  AEB Generoa: Drama | Zinema beltza | Kazetaritza Charles Tatum eskrupulurik gabeko kazetaria da, eta bolada txarra bizi du alkoholarekiko duen mendekotasuna dela eta. Hori dela eta, Mexiko Berriko egunkari txiki batean lan egiten hasi behar izan du. Meatzari indiar bat tunel batean harrapatuta geratzen denean, Tatumek kazetaritzaren munduan berriro arrakasta izateko aukera ikusten du. Hala,

By |2024-01-26T16:01:20+02:0026 urtarrila, 2024|

Kutsidazu 357. ‘SUNSET BLVD.’

Zuzendaria: Billy Wilder Urtea: 1950 Iraupena: 110 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Zinema beltza Joe Gillis bigarren mailako idazle gaztea da, hartzekodunen jazarpenetik ihesi, kasualitatez, Norma Desmond zinema mutuko izar ohiaren etxean babesa bilatuko duena. Emakume bitxia da, errealitatetik kanpo bizi dena bere zerbitzari leial Maxen konpainia bakarrarekin. Elkar ezagutzen doazen heinean, harreman sendoa eraiki eta  aktoreak Joek berak idatzitako gidoia zuzendu nahiko du, zinemaren

By |2024-01-05T14:00:07+02:005 urtarrila, 2024|

Kutsidazu 356. ‘LITTLE WOMEN’

Zuzendaria: Greta Gerwig Urtea: 2019 Iraupena: 135 min. Herrialdea: AEB Generoa: Familia | Drama Greta Gerwingek, Lady Bird (2017) filmaren zuzendariak, Louisa May Alcott idazlearen izen bereko eleberria bere estilora egokitu du. XIX. mendean, Massachusetts hirian, lau ahizpa heldu bilakatuko dira Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila bukatu berritan, eta amak lagunduta, bizitzari aurre egin beharko diote. https://youtu.be/AST2-4db4ic?si=1k-IwfwV-f3kpfpT

By |2023-12-28T12:21:43+02:0029 abendua, 2023|

Kutsidazu 354. ‘LOST IN TRANSLATION’

Zuzendaria: Sofia Coppola Urtea: 2003 Iraupena: 105 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Komedia Bob Harrisek, gainbeheran dagoen aktore estatubatuar batek, Tokion errodatzekoa den whisky japoniar baten iragarkian parte-hartzeko eskaintza onartu du. Krisi larrian dago eta bertan egingo duen egonaldiaren zati handi bat hoteleko tabernan igarotzen du. Eta, hain zuzen ere, han ezagutuko du Charlotte, Tokiora erreportaje bat egitera joan den argazkilari batekin ezkondutako neska gaztea.

By |2023-12-15T17:08:54+02:0015 abendua, 2023|

Kutsidazu 353. ‘ONCE UPON A TIME IN AMERICA’

Zuzendaria: Sergio Leone Urtea: 1984 Iraupena: 229 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Mafia | Adiskidetasuna XX. mende hasiera. David Aaronsonek, haur judutar gixajoak, Max ezagutuko du Manhattango aldirietan. Lagun min bilakatuko dira, eta barrutiko beste gaztetxoekin batera gaizkile-talde bat osatuko dute. Mafioso bilakatuko dira gerora, Lege Lehorraren garaian. Sergio Leone zinemagile italiarrak zuzendutako azken film luzea da, Once upon a time trilogia itxiko duena. Leonek

By |2023-12-07T12:20:30+02:007 abendua, 2023|
Go to Top