Artistaren Estatutua aurkezteko informazio saioa egingo du GFAk
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Kultura eta Kirol Ministerioarekin lankidetzan, informazio saio bat antolatu du Artistaren Estatutua aurkezteko. Hurrengo astelehenean egingo dute, otsailaren 6an, 09:30etatik aurrera, Koldo Mitxelena Kulturunean.