‘Ziren’ laburra datorren astean errodatuko dute Bilbon
Martxoaren 27tik 31ra luzatuko da Filmo Luego Edito ekoizpen etxe gaztearen Ziren laburraren errodajea. Proiektua aurrera ateratzeko crowdfunding kanpaina jarri dute abian Verkami plataforman, eta 800 euroko jomuga zehaztu dute ekoizpen gastuei aurre egin ahal izateko. Olatz Ganboa, Mikel Losada eta Adrian Garcia de los Ojos aktoreek hartuko dute parte etorkizuneko Bilbon girotutako zientzia fikziozko lanean.