#DKEtxean, maiatzaren 10era bitartekoak
#DKEtxean agenda osatzen ari da Donostia Kultura, izan ere, artista eta sortzaileek sortutako eduki digital berriak gehitu eta gehitu ari dira eguneroko programazioan. Ikus-entzunezkoei dagokienez, Larrotxene Bideok (Intxaurrondo K.E.) atondutako Adobe After Effects ikastaro birtualak eta Herriwatch, izurritearen zaindariak film laburraren sortzaileekin solasaldia adostu dituzte.