Aldaketa berriak administrazio prozeduren epeetan

Covid-19ak sortutako osasun krisiaren aurrean hartutako segurtasun neurri eta dekretuak medio, Eusko Jaurlaritzaren administrazio prozeduren baldintzak eta epeak aldatuko dituztela zabaldu zuten orain aste batzuk. Bada, bi astez luzatu du Espainiako Gobernuak salbuespen egoera, eta Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dute ere beraien administrazio prozedurak eta abian dauden laguntzen epeak luzatu egingo dituztela. Martxoaren 14an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialak COVID-19 gaitzak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera