LGTB+ Nazioarteko Askapen Egunean izango da Zinegoak
LGTB+ Nazioarteko Askapen Eguna dela eta, Zinegoak Elkarteak programazio berezia prestatu du gaurtik hasi eta hilaren 29ra bitartean. Zinegoak jaialdiaren 17. edizioan ikusgai egon diren filmak emango dituzte hainbat herritan ZG Hedapena ekimena berrartuz.