Bilbon ospatzen ari dira Silver Film jaialdiaren II. edizioa
Silver Film jaialdiaren II. edizioa ospatzen ari dira egunotan Bilbon, adinekoak subjektu aktiboak direla aldarrikatzeko helburu argiarekin. Ekimenak diziplina anitzeko programazioa eskainiko du: film luzea, labur eta dokumentalen eta atzera begirakoak eskainiko ditu, bai eta mahai-inguruak, topaketak, bakarrizketak, belaunaldien arteko saioak, liburuen aurkezpenak edo dantza garaikidea ere.