‘PASSAGES’: Pasioaren ondorio hauskorrak

Zuzendaria: Ira Sachs Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Bere filmografia ia guztia girotu duen New Yorketik urrun, bigarrenez aurkitu du babesa Ira Sachs zinemagile estatubatuarrak Europan. Portugalera eraman zituen Frankie (2019) filmeko pertsonaiak, Sintra hiri historikoko lorategi eta jauregietara, eta udazken beteko Paris kaletar eta hurbila izan du oraingoan agertoki. Frantziar zinemagintza kanon narratibo zein formal klasikoetatik aldendu zuten 60ko hamarkadako olatu berriko autoreen askatasun senaz