Estreinaldiak: Azaroak 6
Erlauntza Ane Antoñanzasek eta Fernando Bernuések ekoitzi dute antzokietan arrakasta polita erdietsi duen Erlauntza obraren pantaila handirako egokitzapena. Covid19-aren pandemia gurera heldu eta osasun-neurriak ezarri aurretik horren ohikoak ziren lagunek antolatutako ezkon-aurreko agur batean girotutako istorioa da. Haurtzaroko sei lagun landetxe batera joango dira asteburua igarotzera, eta elkarren artean harreman estua badute ere, gauzak aldatu egin direla ohartuko dira. Inoiz esan gabeko gauzei, aitorpenei, trapu zikinei… eta