Euskal Zinemaren Eguna antolatuko du EZAEk

Egitasmo berria jarri du martxan EZAEk, Euskadiko zine-aretoen elkarteak: Euskal Zinemaren Eguna. Hiru hilero burutuko den ekimena da, eta ikusle gazteak zinemara hurbildu eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea izango da helburu bikoitza.