Euskaraz ikusteko bi telesail berri, gaurtik aurrera PRIMERAN plataforman

Euskaraz azpidatzitako bi telesail berri estreinatuko ditu gaur Euskal Telebistaren PRIMERAN streaming plataformak: Kaosa (2023) eta Ahalegina (2021). Komediazko lanak dira biak ala biak, jatorri daniarrekoak.