Bilboko Azkuna Zentroko kultur eskaintzak jarraipena izango du abuztuan
Zinema arloari dagokionez, Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren lehen filmak zein 2023-2024 aldian arrakastatsuenak izan direnak proiektatuko dituzte.
Zinema arloari dagokionez, Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren lehen filmak zein 2023-2024 aldian arrakastatsuenak izan direnak proiektatuko dituzte.
Uda garaian atseden hartu ostean, zineklub donostiarrak lau filmeko egitaraua aurkeztu du: Berdreymi (Beautiful Beings. Guðmundur Arnar Guðmundsson, 2022), Under the Fig Trees (Erige Sehiri, 2022), Medusa Deluxe (Thomas Hardiman, 2022) eta Flandersui (Barking Dogs Never Bite. Bong Joon-ho, 2000).
Donostiako Udalak, Abuztua Donostian izenburupean, 2021eko abuztuko kultur ekitaldien egutegi oparoa atondu du hiriburuko auzo guztietan, eta ikus-entzunezkoei dagokienez, zortzi dira Zinema Kalean programan eskainiko dituzten filmak, tartean, Agur Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2019) eta Errementari (Paul Urkijo, 2017) euskal proposamen laudatuak.
Ikasturte berria abiatzeko gogoz dira Donostiako Kresala Zineklubeko arduradunak, eta oporraldi bete-betean iragarri dute abuztu amaieran zein irailean eskainiko duten filmen zerrenda. Lau proposamenekin osatu dute egitaraua, tartean, nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu duen Dominik Moll frantziarraren Seules les bêtes. Abuztuaren 15ean jarriko dituzte sarrerak eskuragai.
Lau saio eskainiko dituzte datozen bi asteetan Tabakaleran: ‘Etorkizuna’ atalean Helena Wittmann zinegileak grabatutako podcast-a egongo da entzungai, eta Joanna Hogg zinemagile britainiarraren lan berri bat zein Nosferatu zikloaren jarraipena ikusteko aukera ere izango dute bertaratutakoek.
Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordu bereziak izango dituzte abuztuko asteburuetan. Izan ere, gaur bertan hasiko dute herriko hainbat txokotan eskainiko dituen filmen zikloa. Playmobil: The Movie (Lino DiSalvo, 2019) lana proiektatuko dute Koldo Mitxelenako patioan, 22:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Abuztuaren 29ra bitartean sei saio finkatu ditu Errenteriako Udalak, guztiak ere, aire librean.
Bost emanaldi eskainiko dituzte datozen bi asteetan Tabakaleran; tartean, ‘Santos Zunzunegui-Zinemaren Historiak’ atalak bi hitzordu berri izango ditu eta Joanna Hogg zinemagile britainiarraren lan berri bat, eta Nosferatu zikloaren jarraipena ikusteko aukera ere izango dute bertaratutakoek.
Osasun krisialdiak utzitako ‘normaltasun berrira’ egokituta, abuztuan ere tinko eutsiko dio Donostia Kulturak ekimen kulturalen programazioari. Haurrentzako eduki bereziak, antzerkia, kontzertuak, erakusketak, festa bereziak eta, noski, ikus-entzunezkoen eskaintza oparoa atondu dute.
http://vimeo.com/46225674 Peio Gutierrez zuzenduriko Abuztua lana hartu dute aurtengo Lekeitioko Zine Bileran egindako profesionalen arteko lanik onentzat. Zaletuen lanen artean, Oihan Vitoriaren Etxe huts lanak eskuratu du izendapen bera.
http://vimeo.com/zazpiterdi/abuztuatrailer Pello Gutierrezen Abuztua eta Aitor Mendiaren Beerbug saritu dituzte nazioarteko hainbat jaialdietan. Zorionekoa da euskal zinemagintza egunotan. Hala adierazten du berriki ospatu diren bi nazioarteko lehiaketetan euskal jatorrizko bi film saritu izanak. Ander Mendiaren Beerbug eta Pello Gutierrezen Abuztua izan dira nabarmendutako lan hauek, Torrevellan (Alacant, Herrialde Katalanak), Polonian eta Italian, hurrenez hurren. Torrevellako Audiovisual 2013 lehiaketan saritu dute Aitor Mendiaren Beerbug filma. Garagardoa