‘Zinemaldia 70’ ikerketaren III. programa aurkeztuko du EQZEk
Donostia Zinemaldiaren historiako lehen hiru hamarkadetan emakumeak irudikatzeko eta ezkutatzeko erabilitako mekanismoak aztertuko dituzte abenduaren 4an, Tabakalerako zinema aretoan. Izan ere, Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuko hirugarren programa publikoa aurkeztuko dute: Kontatzeko beste modu bat: emakumeen presentziak, absentziak eta irudikapenak Donostia Zinemaldian (1953-1978).