Beldurrezko Astearen abonamenduak, online eskuragai
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko abonamenduak internet bidez soilik erosi ahal izango dira urriaren 23an, 11:30ean, Donostia Kulturaren webgunean. Orotara 150 bono jarriko dituzte salgai, eta Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia antzokiko edukierak erdira murriztuko dituzte, programazioa bien artean banatuz. Jaialdia hilaren 30etik azaroaren 6ra luzatuko da.