Estreinaldiak: Urriak 11

O que arde (Lo que arde) Cannesko zinema jaialdiko Un Certain Regard sailean epaimahaiaren saria jaso zuen Oliver Laxeren film galiziarrak. Donostia Zinemaldian, halaber, Perlak sailean aurkeztu zuten, eta kritika onak jaso zituen. Lanak Amadorren itzulera izango du ardatz. Sute bat eragiteagatik espetxeratu zuten, eta bertan kondena konplitu ostean, Benedicta amaren etxera itzuliko da, Portugalgo mendietara. Naturaren erritmora bizitzen hasiko da orduan, lasai, auzokoek gauzak