Apirileko egitaraua prest du Nafarroako Filmotekak
Abokatutzari buruzko filmei errepasoa emango die Nafarroako Filmotekak apirilean. Zinema eta literatura lotuko dituzten emanaldiak, lurraldeko zinemagileen lanak eta Punto de Vista jaialdiko film luze eta labur onenak ere jasoko ditu egitarauak.