Aitzol Aramaioren omenezko saioa egingo dute gaur Bilbon
2011n zendu zen Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971) zinegile eta gidoigilearen omenezko saioa egingo dute gaur, apirilak 26, Bilboko Fas Zineklubean. Orotara zortzi euskal film labur eskainiko dituzte 19:45etik aurrera, tartean, Oskar Alegriaren Galtzerdi berdeak dokumentala eta Sonia Estevezen Abiadura animaziozko filma.