Bizikletarekin lotutako film laburren rallya egingo dute asteburuan IrriSarri Land abentura parkean
Asteburuan, azaroaren 27tik 29ra, arriskuzko kirolen lehen IrriSarri Sports Film Festival jaialdia egingo dute Igantziko IrriSarri Land abentura parkean. Bertako eta atzerriko zinegileen lanen proiekzioez gain, bizikletarekin lotutako hainbat ekintza egingo dituzte larunbat eta igandean, baita film laburren 24 orduko rallya ere!