Mendi Tour hilabetea izango da martxoa

Mendia, abentura eta arriskuzko kirolak ardatz dituen Bilbao Mendi Film jaialdiak hamargarren edizioa ospatu zuen joan den abenduan. Ekitaldia urte osoan zehar zabaltzearen apostua egin zuen orain urte batzuk antolakuntzak, eta, hala, martxoa Mendi Tour hilabetea izendatu dute. Festibaleko ale onenak, mendiko zinemagintzako alerik gaurkotuenak alegia,  ikusteko aukera zabala eskainiko da Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Val d’Aran eta Asturiasko hainbat herritan. 

By |2018-03-02T15:21:03+02:001 martxoa, 2018|

Estreinaldiak: Maiatzak 20

Shan he gu ren (Mountains May Depart) Txinatik datorkigu Jia Zhangke zinegilearen drama berria. 1999ko Txinan girotuta dago, eta haurrak zirenetik Tao maite duten Zang eta Liang lagunen istorioa kontatuko digu. Zang gasolindegi baten jabea da eta etorkizun oparoa du aurretik; Liangek, aldiz, ikatz-meatze batean egiten du lan. Taoren bihotza erdibituta egongo da, baina bere eta familiaren etorkizuna babestu aldera, erabaki gogor bat hartu beharko

By |2016-05-19T08:17:29+02:0019 maiatza, 2016|

Estreinaldiak: Maiatzak 13

High-Rise J.G. Ballardek 70eko hamarkadan idatzitako eleberrian oinarritutako bertsio librea aurkeztu digu Ben Wheatley zuzendari britainiarrak. Robert Laing doktorea Torre Elysium etxe-orratzera iristen den unea kontatuko digu. Dorreko bizilagunak gizarte perfektu utopikoa irudikatzen dute, Laingek lasaitasun horren atzean zerbait ezkutatzen dela susmatuko du. Zientzia fikziozko thrillerra Donostia Zinemaldian aurkeztu zuten iaz. https://youtu.be/1g6izQcDNNA Mississippi Grind Bolada txar baten ostean, Gerry poker jokalariak zuen diru guztia galduko

By |2016-05-12T14:20:28+02:0012 maiatza, 2016|

Estreinaldiak: Otsailak 26

Room Bost urteko Jack mutikoa gela batean bizi izan da jaio zenetik. Bertan jan, jolastu eta ikasi egiten du, amaren ondoan, gaua iritsi arte. Iluntzetan, amak armairu barruan izkutatzen du haurra Nick zaharrak ikusi ez dezan. Gela bizileku bilakatu da Jackentzat; amarentzat, ordea, bertatik irteteko aukerarik ez duen logela jasanezina da. Zazpi urte daramatza bertan sartuta, bahitu zuten egunetik, eta haurrarekiko sentitzen duen maitasunak laguntzen

By |2016-04-27T17:59:45+02:0025 otsaila, 2016|
Go to Top