Kany Peñalba eta Juanmi Gutierrez omenduko ditu Kresala Zineklubak

Kresala Zineklubeko kideek 2021 urteko azken film sorta pantailaratuko dute abenduan. Gainera, VIII. Kresala Saria banatuko dute Antzoki Zaharrean. Aurten Kany Peñalba eta Juanmi Gutierrez zineklubeko lagunak omenduko dituzte saio berezi batean, eta Robert Bresson zinemagile frantziarrari eskainitako zikloarekin jarraituko dute ere.