‘Bizkarsoro’ eta ‘Tasio’ filmak emango ditu gaur EITBk, programazio kontrajarrian
EITBk bi film estreinatuta ospatuko du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna. Alde batetik, Josu Martinezen Bizkarsoro (2023) izango da ikusgai ETB1en -21:45ean-, eta, bestetik, Tasio (1984) emango dute ETB2-ko ‘La Noche de…’ saioaren baitan -22:20an-. Biak ala biak PRIMERAN plataformara gehituko dituzte ere.