Estreinaldiak: Abenduak 20

La guitarra flamenca de Yerai Cortés (Antón Álvarez) Dokumentala | Musika | Flamenkoa Antón Álvarezek -C.Tanganak- Yerai Cortés ezagutu zuenean, erabat liluratuta geratu zen bere talentuarekin eta bere familia-historiarekin. Flamenkoaren munduan musikari ezohikoa da Yerai; ijito tradizionalistenek bezainbeste errespetatzen dute bera partaide den olatu berriko artista abangoardistek. Film hau −Yerai Cortés protagonista duena− ezinbestean kontatu beharreko familia-sekretu bati buruzkoa da. 2024 | Donostia Zinemaldia: Zuzendari Berriak