Hator Hator Horror Fest jaialdiaren 2.edizioa ospatuko da asteburuan
Abenduaren 16, 17 eta 18an, Hator Hator Horror Fest mostraren bigarren edizioa ospatuko dute Azpeitiko Soreasu antzokian. Fikziozko eta animaziozko film laburrak, euskal filmak, estreinaldiak, kontzertuak, lantegiak eta erakusketak izango dira nagusi egitarauan.