Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘Cow’ eta ‘Les Insulaires’

Martxa onean da 19. Giza Eskubideen Zinemaldia. Lehenengo lehiaketa egunak igarota, apirilaren 8ra bitartean programatutako azken filmak hasi dira erakusten sail ofizialean. Errefuxiatuak, memoria historikoa edota kazetaritza eta ikerketa protagonista izan ostean, ohiko gaietatik aldentzen diren bi film berezi ikusteko parada izan dugu. American Honey (2016) filmak eman zion nazioartean ospea Andrea Arnold britainiarrari. Familia utzi eta bizimodu askea defendatuko duen neska-mutil talde bati batuko