Moriarti ekoiztetxeak jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia saria
“Euskal zinema nazioartean ezagutarazteko egindako lanagatik” sarituko dutela azpimarratu du Gizpukoako Aldundiak. Sari hau euskararen alorrean egindako lanagatik banatzen dute. Loreak, 80 egunean, eta berehala zinema aretoetara helduko den Aundiya bezalako proiektuen atzean dago Moriarti, eta Jon Garaño, Xabier Berzosa, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Asier Acha eta Jorge Gil Munarrizek osatzen dute. “Behin eta berriro erakutsi dute euskaraz eta baliabide mugatuekin ikus-ntzunezko produktu duinak