Euskal zinemaren uzta emankorra, Nantesko zinema jaialdian
Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan hainbat euskal ekoizpen erakutsiko dituzte martxoaren 23tik apirilaren 2ra bitartean. Festibaleko sail ofizialetan lehiatuko diren lanez gain, Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Fenêtre Basque atalean Eukal Herrian ekoiztutako film luze eta labur onenak ezagutzeko aukera egongo da. Gainera, Euskadiko Filmategiak bultzatutako eta María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatutako Euskal emakume zinemagileak liburua aurkeztuko dute.