Maitasun filmak izango dira nagusi 23. Zinemakumeak gara! zikloan
Urriaren 15etik 22ra egingo dute Zinemakumeak gara! jaialdiaren hogeita hirugarren edizioa, eta emakumeek zuzenduriko filmen emanaldiak, hitzaldiak eta mahai inguruak izango ditu ardatz. Aurten gainera, maitasuna izango da gai nagusia, bere forma, genero eta alderdi guztietan.