Estreinaldiak: Martxoak 20

A Most Violent Year Gotham, Urrezko Globo eta National Board of Review sarietarako hainbatetan proposatu zuten iaz A Most Violent Year. J.C. Chandor zinegileak Oscar Isaac eta Jessica Chastain buru dituen filmean 1981eko New Yorkera egin du jauzi. Estatistiken arabera, inoizko urte biolentoena izan zen hura. Bada, 124 minutuko dramak etorkin baten eta haren familiaren egunerokoa kontatuko digu, aurrera egiteko dituzten zailtasunak, eta indarkeriak bizimodu