Zaplastekoa jaso du Netflixek Urrezko Globoetan
Urrezko Globoen banaketa ekitaldia ospatu dute bart Beverly Hillseko (Los Angeles, AEB) The Beverly Hilton hotelean, eta garaile bezain galtzaile argiak utzi ditu hitzorduak. Quentin Tarantinoren Once Upon a Time in Hollywood eta Sam Mendesen 1977 filmek bereganatu dute arrakasta; Noah Baumbachen A Marriage Story eta Martin Scorseseren The Irishman umezurtz gelditu dira.