‘A LOS LIBROS Y A LAS MUJERES CANTO’: Liburutegi infinitua, erresistentzia intimoa

Zuzendaria: Maria Elorza Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria   Maria Elorza lehen film luze honen aurrean ikusleak nora eza sentitu dezake, nola jokatu zehazki jakin gabe gera daiteke hasiera batean. Pelikula jostalari eta bihurria baita, itxuraz hutsalak diren gertakariak erabateko transzendentziaz kontatuko dira, pasadizo hauetan esistentzia beraren sekretua balego bezala. Eta aldi berean mundu literaturan pilaturiko jakituriaren altxorra era xaloan plazaratuko denaren sentsazioa izango dugu,

By |2023-04-26T09:10:24+02:0026 apirila, 2023|
Go to Top