Urraketen ispilu izango da beste behin Giza Eskubideen Zinemaldia

Soinujolearen Semea filmaren estreinaldi handiak zabalduko du apirilaren 5ean Giza Eskubideen Zinemaldia, eta François Ozonen Grâce à Dieu lanak emango dio amaiera apirilaren 12an. Tartean, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak jasoko du Zinemaldiaren Sari berezia.