Urteko lehen Zinemako Heroiak zikloa, Iruñean

Iturramako eta Sanduzelaioko Civivox zinema aretoek erregularki antolatzen duten Zinemako Heroiak zikloak 2021eko lehen emanaldi-sorta iragarri du, eta gaur, otsailak 15, egingo dute lehen saioa, Marta Díazen Mi querdia cofradía komedia espainiarra protagonista. Apiril hasierara arte, beste hiru proposamen izango dira ikusgai.