‘A Fábrica de nada’ film portugaldarraren aurrestreinaldia egingo dute Tabakaleran
Pedro Pinho zinemagile portugaldarrak zuzendutako A Fábrica de nada (2017) filmaren aurrestreinaldia egingo dute abenduaren 2an Donostiako Tabakaleran. Emanaldia Zinema 1 aretoan izango da 19:00etan, eta sarrerak 3,5 euro balioko ditu. Gaur egungo egoera ekonomiko konplexuaz diharduen filmak fikzioa, dokumentala eta musikala uzartuko ditu.