Otso-gizon brasildar bat São Paulon
Zinema fantastikoaren zaleek badute zer ikusirik. Izan ere, aurtengo Zinegoak festibalean gozatu ahal izan genuen A boas maneiras (Gizalegez) film brasildarrak arnas berria ekarri dio erdi hilzorian zegoen otso-gizonaren azpi generoari; baita espero ez genuen bide batetik ekarri ere.