Estreinaldiak: Apirilak 22
Bakemono no Ko Japoniatik datorkigu Mamoru Hosodaren animaziozko lan berria. Iaz Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen lana, kategoria horretan aurkeztu zuten animaziozko lehen filma izan zen. Urte berean, gainera, Annie sarietan (animaziozko filmei emandako sarietan) film independente onenaren kategorian proposatu zuten. Bada, Kyuta ume bakartiaren abenturak kontatuko dizkigun manga filma da. Tokyon bizi da, noraezean. Kumatetsu, aldiz, fantasiazko munduan bakarrik sentitzen den naturaz gaindiko