Sorpresa eta polemikak nagusi, beste behin, 94. Oscar sarien galan
CODA (Sian Heder) filma izendatu du Hollywoodeko Akademiak film onena, eta Jane Campionek (The Power of Dog) irabazi du zuzendari onenaren saria. Bart ospatu da 94. Oscar sarien gala, eta polemika nagusitu da, Will Smith zoritxarreko protagonista. Alberto Iglesiasek soinu banda onenaren garaikurra jasotzeko aukerak izan ditu, baina esku hutsik itzuliko da Donsotiara.