‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloaren 4. edizioa aurkeztu du Euskadiko Filmategiak

Euskadiko Filmategiko Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren laugarren edizioak 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren hasieran jaiotako zuzendarien hamaika film eskainiko ditu, urrian hasi eta abendura bitartean. Egileek beraiek hautatutako eta aurkeztutako dokumentalak eta fikzioak izango dira ikusgai Tabakaleran (Donostia) eta Artium Museoan (Gasteiz).

By |2024-10-01T10:09:30+02:001 urria, 2024|

EMANALDIA | ‘918 GAU’ (Arantza Santesteban, 2021), Miarritzeko II. NOUVELLES VAGUES zinemaldian

Miarritzeko II. NOUVELLES VAGUES zinemaldia, gazteak protagonista. Zinemagile gazteen istorioak, esperantzak eta horien indarra ezagutzeko aukera egongo da, gaurtik aurrera, Miarritzen. Ekainaren 23ra bitartean gauzatuko den Biarritz Film Festival – NOUVELLES VAGUES zinema jaialdiaren baitan, 30 film inguru eskainiko dituzte, mundu mailako estreinaldiak asko, eta gonbidatu bereziak gerturatuko dira hirira. Besteak beste, bost zinema eskolako ordezkariek beren herrialdean gazteria islatzen duen pelikula aukeratuko dute. Kasu honetan, Donostiako

By |2024-06-18T10:22:09+02:0018 ekaina, 2024|

Kutsidazu 364. ‘918 GAU’

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Iraupena: 65 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala 2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia

By |2024-02-23T12:29:33+02:0023 otsaila, 2024|

Iruñean estreinatuko da ‘918 gau’ dokumentala, martxoaren 10ean

Arantza Santestebanen 918 gau filma pantaila handian ikusteko aukera izango da ostiraletik aurrera, Iruñeko Golem Yamaguchi aretoan. Ostegunean, aldiz, Golem Baionan egingo dute aurrestreinaldia, eta zinemagileak aurkeztuko du, gonbidatu berezien parte hartzearekin. Hilaren 11n ere, solasaldia egongo da.

By |2023-03-08T12:26:03+02:008 martxoa, 2023|

45. Euskal Zine Bilera aurkeztu dute: “Lekeition zinea gara”

Euskal zinemagintzaren plaza izanik, euskarazko zinemazaleak elkartzeko bilgune bilakatuko da, aurten ere, Lekeitio. Hitzordua urriaren 20tik 23ra gauzatuko dute, eta Ramon Agirre aktoreari eskainiko diote Euskal Zinemaren Begirada. Euskara hutsez egiten den zinema jaialdirik zaharrena da Lekeitioko Euskal Zine Bilera, Hazparneko Zinegin jaialdiarekin batera, euskara hutsez egiten diren lanen erakusleiho bakarra. Lagun talde batek jarri zuen martxan duela 45 urte, eta mundu mailako pandemia bat

By |2022-10-07T15:17:49+02:007 urria, 2022|
Go to Top