Kutsidazu 393. ‘25th HOUR’
Zuzendaria: Spike Lee Urtea: 2002 Iraupena: 194 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | 9/11 Droga-trafikoagatik zazpi urteko zigorra betetzera kondenaturiko Monty Brogani 24 orduko askatasuna besterik ez zaio geratzen espetxean sartu aurretik. Urte luzeetan Manhattango erregea izan ondoren, Montyk agur esango die bere handitasun-ametsei eta benetan maite zutenengandik urrundu zuen bizimodu zentzugabeari. Askatasuneko azken ordu horietan, aitarekin eta gaztetako bi lagun onenekin harremana berreskuratzen saiatuko da.