Patricia López Arnaiz, 72. Donostia Zinemaldiko ZIlarrezko Maskorra

Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 72. Donostia Zinemaldiko sariak, eta edizioko protagonista eztabaidaezina izan den Tardes de soledad filma gailendu da bertan. Hain zuzen, Albert Serra zinemagilearen proposamenak eskuratu du pelikula onenaren Urrezko Maskorra.

By |2025-03-19T10:02:46+02:0028 iraila, 2024|

‘THE LAST SHOWGIRL’: Fokuak argitzen ez duenean

Zuzendaria: Gia Coppola Urtea: 2024 Herrialdea: AEB Saila: SAIL OFIZIALA Showbusiness delakoaren erretratu gordina da The Last Showgirl, argi eta pailetetatik harago, zirku bat bezala irudikatzen duena, bere soka bigun, ekilibrio eta kaiolekin. Hogeita hamar urte luzez horretan aritu ondoren, egun batetik bestera Le Razzle Dazzle itxiko dutelaren berri lazgarria jasoko dute gauero bertan aritzen diren dantzariek. Ezusteko honen aurrean, beren bizitza birplanteatu beharko dute,

By |2024-09-28T10:45:58+02:0028 iraila, 2024|

#72SSIFF, egunetik egunera: IRAILAK 27

Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Baina, nolakoa izango da? Film eta profesional mordo baten lan nekaezinaz harago, zenbaki eta izenek osatzen dute jaialdia. ZINEAn indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero, eta lan horretan, Urko Ortega kidea izango dugu bidelagun. Ez da nekerik azpeitiarraren gorputzean. Filmekin nahikoa ez,

By |2024-09-28T09:19:04+02:0028 iraila, 2024|

‘REIR, CANTAR, TAL VEZ LLORAR’: Fassbinderren bat bezalakoa, baina bere erara

Zuzendaria: Marc Ferrer Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: Made in Spain Toñi adin ertaineko emakume transa da. Santu mirakulutsu bati mutilaguna eskatu ondoren, Lahcen agertuko da bere bizitzan, Bartzelonara iritsi berri den gazte marokoarra, itxuraz, Toñirekin maiteminduko dena. Harreman horrek eskandalu handia, inbidiak eta mesfidantzak eragingo ditu auzo eta komunitatean. Marc Ferrerren azken filma — aurrez D'A zinemaldian erakutsitakoa — zinemagileak oraino ondutako hunkigarriena da,

By |2024-11-05T13:35:10+02:0027 iraila, 2024|

Almodovarrek ere jaso du berea

Pedro Almodovarrek Donostia Saria jaso eta askatasunaren defentsa sutsua egin du, Zinemaldian debuta egin eta 44 urtera. Tilda Swinton aktorearen eskutik jaso zuen golardoa bart, The Room Next Door bere azken filmaren proiekzioa ere hartu zuen galan.

By |2024-09-27T09:48:25+02:0027 iraila, 2024|

‘LA HABITACIÓN DE AL LADO’: Bizitzak, bizi duinen alde

Zuzendaria: Pedro Almodovar Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: DONOSTIA SARIA - EMANALDI BEREZIA Ingrid eta Martha lagun minak ziren gaztetan. Biek aldizkari berean egiten zuten lan, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha, berriz, gerra-erreportari. Bizi-inguruabarrek banandu egin zituzten, baina elkarren berri izan gabe igaro diren hainbat urteren bueltan, Martharen gaixotasunak elkartuko ditu berriro. Filmaren gardentasunak eta xamurtasunak gain hartuta idazten ditut lerrook, 72.

By |2024-09-26T18:22:30+02:0026 iraila, 2024|

‘REAS’: Amets egin bizirik jarraitzeko

Zuzendaria: Lola Arias Urtea: 2024 Herrialdea: Argentina – Alemania – Suitza Saila: HORIZONTES LATINOS Antzerki munduan ibilbide luze eta saritua duen egilea da Lola Arias. Hogei urtetik gorako eskarmentua du antzezlanak idazten eta zuzentzen, eta zinemaren esparrura ere eraman du eskarmentu hori azken urteetan: bere "opera prima" izan zen Teatro de guerra (2018) ildoak berreskuratu eta anplifikatu ditu zinemagileak bigarren lana izan duen Reas eraikitzeko.

By |2024-09-26T14:41:38+02:0026 iraila, 2024|

‘LOS DOMINGOS MUEREN MAS PERSONAS’: Patetismoaren ederrarena

Zuzendaria: Iair Said Urtea: 2024 Herrialdea: Argentina – Italia – Suiza Saila: NEW DIRECTORS Iair Said zuzendari eta gidoigilearen -istorioaren protagonista ere bada- bigarren film luzea, aitaren heriotzaren ondoren egindako hausnarketetan oinarritutakoa: tragikomedia konbentzional eta kostumbrista bat, eutanasia, zahartzaroa edo bakardadea bezalako gai arantzatsuei umore sotilez heltzen diena. David, langile klaseko gazte judutar homosexuala, Europatik Buenos Airesera itzuliko da osaba hil zaiolako. Senidearen agurrari aurre

By |2024-09-25T17:08:57+02:0025 iraila, 2024|

Donostiatik bultzada zinema argentinarrari

Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak sustatuta, zinema argentinarra babesteko agerraldia egin dute Donostia Zinemaldiaren abaroan. Film argentinarren taldeek eta Latinoamerikako gainerako herrialdeetakoek elkarretaratzea egin dute Kursaal auditoriumeko eskaileretan, eta haiekin batera egon dira Zinemaldiaren programatzaile eta epaimahaikideak.

By |2024-09-25T11:07:12+02:0025 iraila, 2024|

#72SSIFF, egunetik egunera: IRAILAK 24

Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Baina, nolakoa izango da? Film eta profesional mordo baten lan nekaezinaz harago, zenbaki eta izenek osatzen dute jaialdia. ZINEAn indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero, eta lan horretan, Urko Ortega kidea izango dugu bidelagun. Goizeko zortzirak puntutan abiatu du bosgarren eguna azpeitiarrak,

By |2024-09-25T09:14:04+02:0025 iraila, 2024|
Go to Top