Donostia Zinemaldiak jasangarritasunari buruzko txostena argitaratu du, 72. Edizioari dagokiona

Zinema jaialdi donostiarrak laugarren urtez aurkeztu du jasangarritasuna ebaluatzeko eta karbono-aztarna neurtzeko propio argitaratutako txostena. Honen arabera, % 27,6 murriztu ditu isuriak urtebetean eta, lehen aldiz, aldiz karbono-neutraltasuneko ekitaldia izan da.

By |2025-02-24T10:48:09+02:0024 otsaila, 2025|

Genero-identifikazioari buruzko seigarren txostena argitaratu du Donostia Zinemaldiak

Seigarren urtez jarraian, genero-ikuspegiaren inguruko txostena argitaratu dut Donostia Zinemaldiak, emakume profesionalek zinema-industrian duten onarpenaren eta inplikazioaren erradiografia ahalik eta zehatzena egiteko. Aurreko edizioekin alderatuta, ia ez da aldaketarik izan, baina joera batzuk sendotu edo nabarmentzen hasi direla nabarmendu dute.

By |2025-02-06T14:22:12+02:006 otsaila, 2025|

Patricia López Arnaiz, 72. Donostia Zinemaldiko ZIlarrezko Maskorra

Bukatu da, se akabo. Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 72. Donostia Zinemaldiko sariak, eta edizioko protagonista eztabaidaezina izan den Tardes de soledad filma gailendu da bertan. Hain zuzen, Albert Serra zinemagilearen proposamenak eskuratu du pelikula onenaren Urrezko Maskorra.

By |2025-03-19T10:02:46+02:0028 iraila, 2024|

Almodovarrek ere jaso du berea

Pedro Almodovarrek Donostia Saria jaso eta askatasunaren defentsa sutsua egin du, Zinemaldian debuta egin eta 44 urtera. Tilda Swinton aktorearen eskutik jaso zuen golardoa bart, The Room Next Door bere azken filmaren proiekzioa ere hartu zuen galan.

By |2024-09-27T09:48:25+02:0027 iraila, 2024|

Maria Elorza eta Mikele Landa saridun, 72. Zinemaldiaren industria palmaresean

Zinemaldiko lehen asteburuaren olatua pasata, astelehenarekin abiatu zituzten industria jarduerak: WIP Latam, WIP Europa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa. Zegozkien lan eta aurkezpenak eginda, ebatzi dute jada proiektu sarituen palmaresa.

By |2024-09-26T10:08:35+02:0026 iraila, 2024|

#72SSIFF, egunetik egunera: IRAILAK 25

Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko du aurtengoan, sendo eta arrakastatsu. Baina, nolakoa izango da? Film eta profesional mordo baten lan nekaezinaz harago, zenbaki eta izenek osatzen dute jaialdia. ZINEAn indar berezia jarriko dugu aurten ekimenaren jarraipena egiteko. Ohiko eduki, albiste eta kritikez gainera, orain ere bideo kronikak egingo baititugu egunero, eta lan horretan, Urko Ortega kidea izango dugu bidelagun. Aitorza serio batekin abiatu zuen eguna azpetiarrak: denboraren

By |2024-09-28T12:47:19+02:0026 iraila, 2024|

Gaur abiatu dituzte 72. Donostia Zinemaldiaren industria jarduerak

Irailaren 20an, ostiralarekin batera ekin zion Donostia Zinemaldiak sail desberdinetako emanaldien programazioari. Asteburuaren olatua pasata, astelehenarekin abiatu dituzte industria jarduerak: WIP Latam, WIP Europa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa. Era berean, gaur emango diote hasiera XXIII. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketari.

By |2024-09-23T11:20:56+02:0023 iraila, 2024|

‘LOS DESTELLOS’: Maitasunaren hondakinez

Zuzendaria: Pilar Palomero Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: SAIL OFIZIALA Pilar Palomero zuzendari zaragozarrak -Las Niñas; La Maternal- bere hirugarren film luzea aurkeztuko du Sail Ofizialean, "Los destellos", Eider Rodriguez euskal idazlearen Bihotz handiegia liburuaren kontakizunean oinarriturikoa. Isabelen bizitza irauli egingo da bere alaba Madalenek eskatzen dionean Ramoni –gaixorik duen aitari– bisitan joateko. Emakumeak ez du senar ohia zaintzera joateko batere gogorik, hamabost urte eman

By |2024-09-22T16:40:23+02:0022 iraila, 2024|
Go to Top