Aldaketa esanguratsurik ez, 71. Zinemaldiaren genero-txostenean
Donostia Zinemaldiak genero-ikuspegitik egindako bosgarren txostenak argitaratu du. Azterketa-eremua zabaldu, eta akreditatuen analisia eta lanbide-kategoria berri bat –arte-zuzendaritza– sartu ditu 2023an, baina, oro har, ez da alde esanguratsurik hauteman honek azaleratutako datuetan.