‘1976’: Emakumearen mozorroa

Zuzendaria: Manuela Martelli Urtea: 2022 Herrialdea: Chile Saila: HORIZONTES LATINOS   Latinoamerikako historiaren inguruko hausnarketak ohiko dira Zinemaldi honetan. Perlak sailean ikusi dugu Argentina, 1985 filma eta, hizpide dugun pelikula honetan ere, urte zehatz batetan ezarriko dira gertakariak herrialdeko egoeraren marko sozio-politikoa plazaratuz. Kasu honetan Chileren errealitatea ezagutuko dugu, baina, Santiago Mitreren pelikulan ez bezala, egoera politikoaren inguruko hausnarketak ez dira lehen ordenean egongo. Itzulinguru

By |2022-09-21T14:09:17+02:0021 iraila, 2022|

‘KEPA JUNKERA: BERPIZTU’: Itzuli da, berpiztu da

Zuzendaria: Fermin Aio Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA / EiTB GALA 2020. urtearen amaieran Fermin Aio egilea Oliene baserrira joan zen Kepa Junkera musikaria bisitatzera. Busturialdeko etxea izan du musikariak gotorleku 2018. urtean iktusak jota erretiroa hartu behar izan zuenetik. Gertukoek diotenaren arabera, erupzioan sartzear dagoen sumendi-indar horri eusten dio oraindik musikariak, eta hala baieztatu du Aio berak artistaren figura, lana eta sortzeko

By |2023-02-21T16:52:59+02:0021 iraila, 2022|

‘LA MATERNAL’: Estoparen doinuen erritmora

Zuzendaria: Pilar Palomero Urtea: 2022 Herrialdea: Espainia Saila: SAIL OFIZIALA   Berriro egin du. Aurreko filmaren -Las Niñas (2020) - ildoari jarraituz, nerabezaroko zorotasun hauskorraren ezagutza erabatekoa erakutsi du, berriz ere, Pilar Palomero zuzendariak. Gozamenerako pelikula intimo batekin gorpuztu du itzulera; fokua ertzetan, (in)komunikazioan, sendotasunean eta gainditzean jartzen duena. Carlak 14 urte ditu eta neskato desafiatzailea eta hezigaitza da. Herri bateko kanpoaldean bizi da, errepideko

By |2022-11-23T16:06:56+02:0020 iraila, 2022|

‘918 GAU’: Dena aldatzen da

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA   Kartzela geldiunea da. Haustura da. Aldatzen dira espazioa eta denbora, hemen eta oraina. Eta, gerta daiteke, kanpoko bizitzan oinarri zenuen ideia erauntsia baino helduleku gehiago behar izatea aurrera egiteko; buruan pilatzen diren galdera, zalantza guzti horiek erantzuteko. Izan ere, murruaren alde batetik ala bestetik begiratzen duzunean bezalaxe; espetxea ez da berdina ere ez preso guztien begietara.

By |2024-04-17T15:36:47+02:0020 iraila, 2022|

‘PORNOMELANCOLÍA’: Ba al duzu norekin hitz egin?

Zuzendaria: Manuel Abramovich Urtea: 2022 Herrialdea: Argentina, Brasil, Frantzia, Mexiko Saila: SAIL OFIZIALA Lalo sex influencerra da: bere gorputz biluziaren argazkiak eta etxean egindako bideo pornoak posteatzen ditu sare sozialetan dituen milaka jarraitzaileentzat. Bere bizitzaren gidari bakarra bada ere, intimitatean, pertsonaiatik kanpo, etengabeko malenkonian bizi dela dirudi. Sinopsia irakurri orduko erakarri ninduen filmak, LATAM zigilua duten filmen intentsitatearen eta sentikortasunaren zale naizen ni. Begirada-klinikoak huts egiten

By |2022-09-19T19:10:52+02:0019 iraila, 2022|

‘SURO’: Koherente izan… zuen kontraesanekin

Zuzendaria: Mikel Gurrea Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria / Espainia Saila: SAIL OFIZIALA Egun hauetan eskainiko zituen hamaika elkarrizketa horietako batean irakurri dut Mikel Gurrea esanez zinemagile izana, hein handi batean, Donostiako Zinemaldiari zor diola, txikitatik bizi izan duen pasioa izan delako. Hau ezagututa, ezinbestean ulertu dut Suro zinemagileak jaialdiari, jaialdia egiten duen publikoari, bueltan eskainitako opari baten gisara. Izan ere, opari bat da Suro.

By |2022-12-01T13:10:34+02:0019 iraila, 2022|
Go to Top