ASIER ALTUNA: “Hemen geneukan ekosistema txikia, orekatua, apurtu egin da”

Donostia Zinemaldiak aurten aurrenekoz antolatu duen Financing & Tech sorkuntza-inbertsoreen biltzarrean parte hartu zuen Asier Altuna zinemagileak irailean, nazioarteko inbertitzaileen eta Espainiako ekoiztetxeen arteko topaketan. Bertan erakutsi zuen proiektuaren gidoia amaitu berritan, Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean garatzen ari den Karmele filmaz hitz egin zigun sortzaile bergararrak. Baina ez hori bakarrik, kontsumo-ohitura aldaketez ere mintzo izan zitzaigun: “Zinema aretoak abandonatuta daude, ez dago jenderik

By |2022-12-22T11:07:43+02:0022 abendua, 2022|

ASIER ALTUNA: “Konpromiso politikoa daukan bikote baten istorioa da ‘Karmele’”

Film berri baten gidoia amaitu du Asier Altuna zinema zuzendariak: Karmele. Ipar Euskal Herriko Gastibeltza ekoiztetxearekin elkarlanean, 2024an hasiko du filmaketa, eta badirudi detaile txikienari ere denborarekin erreparatu nahi diola Txintxua films ekoiztetxeko sortzaile eta kide denak. “Tropa faxistak Ondarroara heltzen direnean” abiatuko da filma, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua (2016) eleberriaren egokitzapena izango dena. Karmele Urresti eta Txomin Letamendia ditu protagonista, eta beraien bizitzari buruzkoak zuzenean horien

By |2024-04-17T15:49:04+02:0010 urria, 2022|

‘KONG XIU/A WOMAN’: Emoziorik gabeko kanpo-begirada

Zuzendaria: Wang Chao Urtea: 2022 Herrialdea: Txina Saila: SAIL OFIZIALA XX. mendeko 60ko hamarkadaren amaieratik 80ko hamarkadaren hasierara arte bizitakoak kontatuko ditu Zhang Xiu Zhen idazleak Dream eleberri autobiografikoan -emakume langile arrunt batek dituen lan-baldintzak, bi senarrekin izandako gorabeherak eta pairatutako tratu-txarrak, eta idazle bihurtu arteko aldia-, eta protagonistarekin guztiz identifikatuta sentituz, Wang Chao zinemagileak pantaila handira ekarri du haren egokitzapena: “Liburua irakurri nuenean nire gurasoak ekarri

By |2022-09-24T11:50:08+02:0024 iraila, 2022|

‘THE WONDER’: Errelatorik gabe ez gara deus

Zuzendaria: Sebastian Lelio Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua - Irlanda Saila: SAIL OFIZIALA Emma Donoghuek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago Sebastian Leliok Urrezko Maskorraren lehian aurkeztutako The Wonder filma. Netflix etxeak ekoiztutako lana da, eta bi emakume ditu gidari: Lib Wright erizaina (Florence Pugh) eta Anna O ‘Donnel (Kila Lord Cassidy), jateari utzi dion hamaika urteko neska. 2017an, Zinemaldiko Sebastiane Latino Saria (eta ingelesaz besteko nazioarteko

By |2022-09-22T18:04:17+02:0023 iraila, 2022|
Go to Top