Abuztuko aire libreko zikloari ekingo diote gaur, Errenterian

Errenteriarrek zinemaz gozatzeko hitzordu bereziak izango dituzte abuztuko asteburuetan. Izan ere, gaur bertan hasiko dute herriko hainbat txokotan eskainiko dituen filmen zikloa. Playmobil: The Movie (Lino DiSalvo, 2019) lana proiektatuko dute Koldo Mitxelenako patioan, 22:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Abuztuaren 29ra bitartean sei saio finkatu ditu Errenteriako Udalak, guztiak ere, aire librean.

By |2020-08-06T11:21:28+02:007 abuztua, 2020|

Kritika: ’70 binladens’

Zuzendaria: Koldo Serra Urtea: 2019 Herrialdea: Espainia. –Arrats txakurra Bilbon, bertako zaporez– Lapurretak beti izan dira erakargarri zinean, eta banketxe, bitxi-denda edo dirua atera daitekeen beste edozein lekutan gaizkile talde bat lapurtzen ikusteak erakargarritasun berezia sortzen du. Askotan lapurretak arrakasta izatea edo ez gutxienekoa izaten da filman eta gozagarrien iruditzen zaiguna sortzen diren tentsio egoerak izaten dira, batez ere pertsonaiek sinsegarritasunez jokatzen badute. Arketipoez baliatzen

By |2019-03-13T14:05:48+02:0013 martxoa, 2019|

Estreinaldiak: Martxoak 8

Las herederas Asunción, Paraguai. Chela eta Chiquitaren arteko bikote-harremana hondatzen ari da. Batez ere, haien egoera ekonomiko zailari aurre egiteko oinordekotzan jasotako ondasunak saltzen hasi zirenetik. Chiquita, bien artean dinamikoena, iruzurra leporaturik espetxeratzen dutenean, Chelak bertan behera utzi beharko du burges txikiaren bizitza erosoa eta, bere automobila erabilita, andre zahar batzuentzako taxi-zerbitzu bat jarriko du martxan. Ustekabean Angy ezagutuko du, bere bezero baten alaba, bera

By |2019-03-07T10:52:54+02:007 martxoa, 2019|

Inoiz baino presenteago egongo da euskal zinema Berlinalen

Basque Audiovisualek jakinarazi duenez, inoiz baino ugariagoa izango da euskal zinemagintzaren presentzia Berlinale jaialdiaren 69.edizioan. Bi film lehiatuko  dira zinemaldiaren sekzio ofizialetan, eta beste bost hautatu dituzte Market Screenings izeneko proiekzioetarako. 50 proiektu jasoko ditu, gainera, bertan erakutsiko duten Basquezinema katalogoak.

By |2019-02-05T14:38:22+02:005 otsaila, 2019|
Go to Top